Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Programa Soziala


Afaria Petritegi sagardotegian

Urriak 16, asteazkena

Petritegik egurrezko dolare bat zuen sagardoa egiteko bere sagarrekin. Ekoitzitako sagardoa familiak kontsumitzeko zen, baina merkaturatu ere egiten zen Gipuzkoako arrantza ontzidia hornitzeko, partikularrei saltzeko eta sagardotegietan kontsumitzeko.

Gaur egun, Petritegi sagardotegia leku aproposa da sagardoa eta euskal gastronomia dastatzeko: natura betean, sagarrondoz inguratuta eta Donostiatik 5 km-ra soilik.

Petritegi afarirako autobusen irteera

19:50tan: Sercotel Europa Hotela
20:00tan: Amara Plaza Hotela
20:00tan: Codina Hotela
20:00tan: Palacio de Aiete Hotela
20:00tan: Kursaal elkargunea


Helbidea: Petritegi Bidea. 20115 Astigarraga, Gipuzkoa
Prezioa: 40€, 2019ko urriaren 14ra arte
Janzkera: Kasuala

Gala afaria: San Telmo Museoa

Urriak 17, osteguna

San Telmo Museoak berritze eta handitze prozesu bat izan du, XXI. mende berri honetako publikora iristeko beharrezkoa. Proiektu honen muina Urgull mendian txertatutako "bitxi" arkitektoniko txikia da, Nieto eta Sobejano arkitektoek diseinatua; eta nabarmentzekoa da ezaugarri duen "horma begetala".

Eraikin berri horri eta 1932az geroztik museoan dagoen XVI. mendeko domingotarren komentuari esker, San Telmo leku berezia da, Donostiako erdi-erdian dagoena, Alde Zaharrean.


Helbidea: Zuloaga plaza 1, 20003 Donostia
Prezioa: 80€, 2019ko urriaren 14ra arte

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak