Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Ongietorria

Adiskide agurgarriak:

WPSA-AECAren LVI. Symposium Zientifikoa aurkeztu nahi dizuegu. Donostian egingo da 2019ko urriaren 16an, 17an eta 18an.

1997an, Donostian egin zen Hegaztizaintzako XXXIV. Symposium Zientifikoa, eta hogeita bi urte geroago, hegaztizaintzako beste sinposio bat egingo dugu. Antolakuntza Batzordearentzat ohore handia da gure herrian egitea; era berean, ordea, erronka handia da. Ahalegin guztiak egingo ditugu eta ilusio guztia jarriko dugu arrakasta handiena lortzeko.

Donostia hiri modernoa da, zerbitzuak eta merkataritza ditu eta biltzar ugari egiten dira. Kursaal biltzar jauregi bikaina du eta guk hor egingo dugu gure sinposioa.

Sinposioaren antolakuntzak, batzorde zientifikoaren laguntza ordainezinari esker, espero du antolatutako programa zientifikoa interesgarria izango zaizuela. Pil-pilean dauden gai interesgarriak sartu ditugu, eta ospe handiko profesionalek azalduko dituzte. Beste batzuetan bezala, sinposio honek bertaratutako guztiei komunikatzeko eta alderdi teknikoak trukatzeko aukera emango dielakoan gaude.

Bestalde, gure herria eta haren historia eta gastronomia gehixeago ezagutu dezazuen ahaleginduko gara. Ziur gaude programa zientifikoaz gain, programa sozialaz eta laguntzaileen programaz ere gozatuko duzuela.

Web orri honetan, programa zientifikoari, laguntzaileei, hotelei eta hiriari buruzko informazio eguneratua aurki daiteke. Gainera, izen ematea eta ostatuaren erreserba online egin ahal izango duzue.

Eskerrik asko babesten gaituzten enpresa eta erakundeei, gure sinposioak arrakasta izateko erakutsi duten prestutasunagatik.

Zuen agendan egun horiek gordetzera animatu nahi zaituztegu, gure sinposiora, eta, beraz, gure hirira etor zaitezten.

Donostian ikusiko dugu elkar!

Agur bero bat.

Antonio ALEGRE MILLÁN
Batzorde Antolatzailearen Lehendakaria
LVI. SYMPOSIUM ZIENTIFIKOA

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak