Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Nola eman izena

1. Urratsa

Aurre-erregistroa egitea


Sinposioaren webguneko gune pribatuan sartu nahi duen edonork egin beharko du aurreerregistroa. Erraza da: formulario batean bere datu pertsonalak sartu behar ditu, helbide elektronikoa adierazi behar du eta pasahitz bat aukeratu.

Gune pribatuko inprimakira joan

Urrats hori eman ondoren, bere gune pribatuan sartu ahalko da eta sinposioan parte hartzearekin erlazionatutako hainbat gauza kudeatu ahalko ditu; esaterako, izena eman edo hotel batean erreserba egin.

Kontuan izan aurre-erregistroa betetzeak ez duela esan nahi sinposioan izena eman duzunik; zure gune pribatuan aurkituko duzun izena emateko inprimakia bete beharko duzu izen-ematea formalizatzeko.

2. Urratsa

Gune pribatuan sartzea


Aurre-erregistroa bete ondoren, zure erabiltzailea eta pasahitza berresteko posta elektronikoa jasoko duzu. Gune pribatuan sartzeko, izen bereko botoia sakatu beharko duzu, orriaren goialdeko eskuineko izkinan, eta sartzeko datuak idatzi.

Gune pribatuko inprimakira joan



Beste pertsona bati izena ematea

  • Izen-ematea kudeatuko duen pertsonaren aurre-erregistroa egitea
  • Gune pribatuan sartu, «Izen-ematea» fitxan
  • [ 1. PROFILA ] erlaitzean, aukeratu «() Beste pertsona baten izen-ematea da eta nik kudeatuko dut».
  • Izena eman nahi duen pertsonaren helbide elektronikoa idatzi eta sakatu [ JARRAITU ] botoia.
  • Izena eman nahi duen pertsonaren datuak sartu. Aukeratu «() Berrespen mezua jaso nahi dut» aurre-erregistratutako pertsonak mezu elektroniko bat jaso dezan emandako datuekin.
  • Izena eman nahi duen pertsonaren datuak ikustean, sakatu [ JARRAITU ] botoia.
  • [ 2. FAKTURA ] erlaitza, fakturazio-datuak sartu eta sakatu [ JARRAITU ] botoia.
  • [ 3. INPRIMAKIA ] erlaitza, izena eman.

3. Urratsa

Izen-ematea formalizatzea


Izen-ematea formalizatzeko, aurre-erregistratuta egon behar duzu, eta zure gune pribatuan sartu.

Lehenengo orrialdean fitxa bat aurkituko duzu zure datu pertsonalekin. Bertan, nahi dituzun datuak alda ditzakezu: sakatu dagokion botoia, egindako aldaketak gordetzeko.

Sakatu «Biltzarkidea» ataleko IZEN-EMATEA botoia, izena emateko inprimakia lortzeko. Inprimaki horretan izen-emate kuota aukeratu eta ekitaldi sozialak zein ostatua erreserbatu ahal izango dituzu. Erosoagoa izan dadin, zerbitzu bakoitzaren erreserba une ezberdinetan egiteko aukera ematen du sistemak. Hau da, lehenik eta behin izena eman dezakezu, eta, behar izanez gero, geroago erreserbatu ahalko duzu ostatua edo beste zerbitzuren bat. Inprimaki horrek erosketa-gurdiaren sistema dauka, une bakoitzean erreserbatutako zerbitzuak eskuratzeko eta ordaintzeko aukera izan dezazun.

Izen-ematea ez da formalizatuko kontratatutako zerbitzu guztiak ordaindu arte.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak