Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Laguntzaileen Aisialdi Egitaraua


Urriak 16, asteazkena

Hitzaldi zientifikoak Kursaal Elkargunean

09:00 - 10:00: Akreditazioak ematea Kursaal Zentroan

10:00 - 10:30: Adimen lehiakorra elikadura arloan, Rogelio POZO, AZTI-Tecnalia dk.

10:30 - 11:00: Sukaldearen eta Telebistaren arteko istorioak, Karlos ARGUIÑANO jn.

11:00 - 11:30: Inaugurazio ofiziala

11:30 - 12:00: Kafe etenaldia

12:00 - 13:00: Alferrikako zientziaren erabilgarritasun bikaina, Pedro Miguel ETXENIKE LANDIRIBAR dk., nanoGUNE

13:00 - 13:30: Ordezkatuko al dute begetarianismoak, beganismoak eta in vitro haragiak hegazti haragia? Michael GRASHORN dk., Universidad Hohenheim

13:30: Bazkaria Kursaalen

20:00h: Autobus-irteera Petritegi sagardotegira

Afaria Petritegi sagardotegian

Petritegik egurrezko dolare bat zuen sagardoa egiteko bere sagarrekin. Ekoitzitako sagardoa familiak kontsumitzeko zen, baina merkaturatu ere egiten zen Gipuzkoako arrantza ontzidia hornitzeko, partikularrei saltzeko eta sagardotegietan kontsumitzeko.

Gaur egun, Petritegi sagardotegia leku aproposa da sagardoa eta euskal gastronomia dastatzeko: natura betean, sagarrondoz inguratuta eta Donostiatik 5 km-ra soilik.

Joan-etorriak: autobusak irtengo dira Kursaaletik bertatik. Leku berera itzuliko gara afaria amaitu ondoren. Ordutegia konfirmatzeko dago.

Donostiara itzulera, 17:00etan. gutxi gorabehera.


Urriak 17, osteguna

Getaria eta Zarautz bisitatzea

Irteera autobusez Getariara. Arrantzale herri ederra da Juan Sebastián Elcano nabigatzaile eta Cristóbal Balenciaga, jostun ospetsuen jaioterria. Azken horren museoa bisitatu egingo dugu.

Getarian bisita amaitu ondoren, Zarautza, joango gara, Belle Époque garaian nobleziak uda igarotzen zuen lekura.

Karlos Arguiñanoren jatetxe ezagunean bazkalduko dugu.

Programa
09:30: Autokareen irteera Kursaal Zentrotik
10:15: Getariako bisita
11:30: Cristóbal Balenciaga Museoko bisita
12:30: Zarauzko irteera
13:15: Karlos Arguiñanoren Jatetxean bazkaria
15:30: Zarauzko bisita
17:00: Donostiara itzulera



Gala afaria: 20:00tan San Telmo Museoan

San Telmo Museoak berritze eta handitze prozesu bat izan du, XXI. mende berri honetako publikora iristeko beharrezkoa. Proiektu honen muina Urgull mendian txertatutako "bitxi" arkitektoniko txikia da, Nieto eta Sobejano arkitektoek diseinatua; eta nabarmentzekoa da ezaugarri duen "horma begetala".

Eraikin berri horri eta 1932az geroztik museoan dagoen XVI. mendeko domingotarren komentuari esker, San Telmo leku berezia da, Donostiako erdi-erdian dagoena, Alde Zaharrean.


Afalostea

Eta gauaz gozatzen jarraitu nahi dutenek Gu diskotekan izango dute horretarako aukera ezin hobea, hiriko ikuspegi onenak dituen leku paregabean.

Urriak 18, ostirala

Pintxos tailerra

Pintxo tailerra egingo dugu Ni Neu jatetxean, hiriko leku pribilegiatu batean.

Klase teoriko-praktikoa izango da. Pintxoen tradizioaren oinarrien berri emango da eta gaur egun sukaldaritzan aplikatzen diren berrikuntzak zein diren azalduko da. 4 pintxo desberdin egingo dira, eta bertako edariekin dastatuko dira.

11:00: Ni Neu Jatetxeko Pintxo Tailerra (Kursaal Zentroaren ondoan)

14:00: Bazkaria Kursaalen

Laguntzaileen programa osoa: 285€ (BEZ barne) 2019ko urriaren 14ra arte

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak