Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Hizlariak

Osoko bilkurark

Clara Roselina ANGEL dk.

Marylandeko Unibertsitatea

Xabier ARBE UGALDE jn.

H&N International

Koen De Reu dk.

Research Institute for Agriculture, Fisheries and Food (ILVO), Melle - Belgika

Michael GRASHORN dk.

Hohenheimeko Unibertsitatea

Tommaso PIZZARI prof.

Oxfordeko Unibertsitatea

Rogelio POZO dk.

AZTI-TECNALIA

Bas Rodenburg dk.

Wageningeneko Unibertsitatea

Bart STOKVIS dk.

Hendrix Genetics

Kasu klinikoak

Ricardo CEPERO BRIZ dk.

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA

Mahai-ingurua

José Ignacio BARRAGÁN COS jn.

Galimetría Estadística, S.L.

Inma ESTEVEZ OVEJA dk.

Neiker-Tecnalia

Pedro Gil Sevillano jn.

Albaitaritzako aholkularia

Osoko bilkurark

imagen ponente

Clara Roselina ANGEL dk.

Marylandeko Unibertsitatea


Iowako Estatu Unibertsitatean doktoratu zen Roselina Angel doktorea, eta, industrian, ikerketako agente izan da 9 urtez. Gaur egun, Animalia eta Hegazti Zientzien Saileko irakaslea da Marylandeko Unibertsitatean. Angel doktorea abere-ekoizpenak ingurumenean dituen eraginak gutxitzen saiatu da batez ere. Fosforoak elikaduran duen presentzia interesatzen zaio, beste arlo batzuen artean. Bere azken lanek etxeko hegaztien dietetako kaltzioaren erabilera aztertzea eta optimizatzea izan dute ardatz, dietako fosforo mailak murrizteko eta, ondorioz, ingurumen-inpaktua txikitzeko.



imagen ponente

Xabier ARBE UGALDE jn.

H&N International


Xabier Arbe abere-ekoizpenean espezializatutako albaitaria da. 2004an Zaragozako Unibertsitatean (Espainia) graduatu ondoren, Espainiako arrautza-ekoizle nagusienarekin egin zuen lan landako albaitari gisa, eta enpresaren I+G saileko arduradun izan zen. Geroago, produkzioko zuzendari eta nutrizionista aritu zen enpresan. 2009an, Novus Europe enpresan hasi zen, Espainiako eta Portugaleko arduradun tekniko gisa. Etxeko hegaztien higieneko eta elikadurako espezialista ere izan zen enpresa horretan bertan. 2012an, Novus Southest Asiara eraman zuten eta, bertan, eskualdeko arduradun tekniko aritu zen. 2015eko urritik aurrera, Novuseko Zerbitzu Teknikoetako buru izan zen Asiako hegoaldean, Asiako hego-ekialdean eta Ozeano Barean. 2017ko uztailaren 1az geroztik, H & N INTERNATIONAL GmbH enpresako (Bangkok) nutrizionista globala da.



imagen ponente

Karlos ARGUIÑANO jn.


Hamazazpi urterekin eman zuen izena Zarauzko Ostalaritza Eskolan. Hainbat herrialdetara eraman zuen prestakuntza ibilbide oparo baten ondoren, bere jatetxea sortu zuen, 1979an, Zarauzko hondartza parean kokatutako jauretxe batean. Denbora gutxian, jatetxeak leku nabarmena hartu zuen Espainiako gida gastronomikoetan, eta 1985ean Michelin izar bat irabazi zuen. Bere ibilbidearen hasieratik, beste sukaldari batzuekin batera, Karlos Arguiñanok ekarpena egin zion euskal sukaldaritza berriari eta mugimendu horren printzipioen defendatzaile eta zabaltzaileetako bat izan zen. Munduan barrena bidaiatu eta euskal produktuen eta sukaldaritzaren balioak ezagutarazi zituen. Nazioarteko ospeari dagokionez, aipatzekoa da Karlos Arguiñanok Eurosukaldari izendapena duela eta Eurotoc-eko lehenengo lau espainiar ordezkarietako bat dela (Europako Ekonomia Erkidegoak Bruselan sortutako aholku erakundea, Europako sukaldaritzen produktu autoktonoak eta kalitatea babesteko). KARLOS ARGUIÑANO 1989an hasi zen lanean telebistan eta ordudanik ez da gelditu. Espainiako sukaldari ezagunena da, sei milatik gora telebista saio egin ditu eta ezin konta ahala sari jaso ditu, bere prestigioaren erakusgarri: besteak beste, Ondas Saria, Urrezko TP sari berezia edo sukalde talde onenari emandako Urrezko Txanoa. Nabarmentzekoa da ere liburu egile gisa eginiko lana. Hirurogei liburu baino gehiago argitaratu eta hiru milioi ale baino gehiago saldu ditu. Gaur egun, “Cocina abierta de Karlos Arguiñano” izeneko saioa egiten du egunero Antena 3 katean.



imagen ponente

Cecile BERRI dk.

INRA


Elikagaien Zientzietako master (1991) eta doktorego (1995) bana egin nituen Clermont- Ferrandeko Unibertsitatean. Doktoretza ostean, Wisconsineko Unibertsitateko Muskuluen Biologiako Laborategian aritu nintzen (Madison, WI, AEB) 1995 eta 1998 artean. Jarraian, ikertzaile-lanpostu finkoa lortu nuen INRAko Hegazti Biologia eta Ikerketa Unitatean (Nouzilly, Frantzia), etxeko hegaztien haragiaren kalitatea muskulu-fisiologiari dagokionez aztertzeko proiektu bat garatzeko. Muskulu-metabolismoaren kontrol genetiko eta nutrizionala aztertzen dut, hegazti-haragiaren kalitateari dagokionez. Muskulu-biologian, genomika funtzionalean eta haragiaren zientzietan esperientzia dut. Kideek berrikusitako 60 artikulu baino gehiago idatzi ditut eta nazioarteko hainbat kongresutan hitz egiteko gonbidatu naute. INRAko Hegazti Biologia eta Ikerketa Unitateko egungo zuzendaria naiz (UMR BOA, Nouzilly, Frantzia). Hegazti-biologiari buruzko ikerketa integratuak egiten ditugu, dela maila molekularrean, dela animaliaren eta haren ingurunearen mailan ere. Unitatearen helburua fisiologiaren eta genetikaren arloetako ezagutza sortzea da, baita abeltzaintzako sistema jasangarriak garatzen laguntzea ere.



imagen ponente

Koen De Reu dk.

Research Institute for Agriculture, Fisheries and Food (ILVO), Melle - Belgika


Koen De Reu doktorea elikagai-mikrobiologoa da, eta ikerlari nagusia Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren Ikerketa Institutuan (ILVO), Mellen, Belgikan. Bere doktoregoikerketan, zera du hizpide: «Oskoldun arrautzen kontaminazio bakteriologikoa eta infekzioa produkzio-katean». Bere ikerketa-taldeak hainbat gai lantzen ditu: elikagaien kalitate eta segurtasun mikrobiologikoa, eta bereziki Salmonella, Listeria eta Shiga toxina sorrarazten duen Escherichia coli (STEC) bidezko kutsadura haragia eta/edo arrautzak prozesatzeko katean; mikrobioen aurkakoekiko jarkikortasuna, garbiketa eta desinfekzioa; eta biofilmak nekazaritzako elikagaien katean. Bizitza baliagarria eta elikagaien narriadura ere ikertzen ditu. Bere azken ikerketetako batean, gizentzeko oilaskoen granja komertzialen garbiketa eta desinfekzioaren efizientzia aztertu du. Parekoek ebaluatutako 60 lan baino gehiagoren egile eta hainbat doktorego-ikasleren sustatzaile da.



imagen ponente

Roberto DÍEZ MARTÍNEZ dk.

IKAN BIOTECH


Biokimikan, Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktorea, Executive MBA EAE Business Schoolen, Project Manager Ramón Llul Unibertsitatean eta Mikrobiologia Industrialean MsC IUCTen. 13 ikerketa-artikulu, 3 patente, eta 3 proiektu nazionalen eta nazioarteko proiektu baten zuzendari. Ikan Biotech SL enpresaren zuzendari exekutiboa 2015az geroztik.



imagen ponente

Pedro Miguel ETXENIKE LANDIRIBAR dk.

nanoGUNE


UPV/EHUko katedraduna eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentea. Doktorea (Ph.D) Cambridgeko Unibertsitatean (1976), Doctor of Science (Dr.Sc.) Cambridgen (1998) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1977). Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Hezkuntza eta Kulturako sailburu izan zen (1980-1984). Zientzien Espainiako Errege Akademiako eta Belgikako Errege Akademiako kide da. Euskadi Saria, Vianako Printzea Saria, Max Planck Saria, Blas Cabrera Sari Nazionala, Asturiasko Printze Saria. Alfonso X. Jakitunaren Gurutzea eta hainbat urrezko domina jaso ditu (Nafarroakoa, Gipuzkoakoa, Fisikako Errege Elkartearena, Euskal Herriko Unibertsitatearena eta Donostiakoa). Honoris causa doktorea Valladolideko, Nafarroako, Madrilgo Konplutentseko, Aaltoko eta Primada de Américako unibertsitateetan.



imagen ponente

Michael GRASHORN dk.

Hohenheimeko Unibertsitatea


Michael Alexander Grashorn doktorea Hohenheimeko Unibertsitateko Populazio Genomikako Saileko hegaztizaintzari buruzko lantaldeko arduraduna da (Stuttgart, Alemania), eta 35 urteko esperientzia du arlo horretan. Hegazti-zientziaren alor guztiak biltzen ditu bere ikerketak, hala nola, hazkuntza, zooteknia, nutrizioa, osasuna, produktuen kalitatea eta portaera. Azken urteetan, hauek izan dira bere interes nagusiak: haragitarako oilaskoentzako pentsu organikoen aminoazidoen digerigarritasuna; produkzio estentsiboaren baldintzek produktuen (arrautzak eta haragia) kalitatean duten eragina; eta etxeko hegaztien arrautza- eta haragi-produkzioaren kalitatea ebaluatzea. Michael Grashorn WPSAko sukurtsalen Europako Federazioko idazkaria eta diruzaina da (2010etik), bai eta «Arrautzen kalitatea» eta «Etxeko hegaztien haragiaren kalitatea» lantaldeetako kidea ere. Gainera, WPSAren Alemaniako adarraren zuzendaritza-batzordeko kidea da.



imagen ponente

Catherine HAMELIN dk.

CCPA GROUPE


Gaur egun: Etxeko hegaztien espezialista CCPA Taldean (Frantzia). Gaur egun: WPSA Frantziako diruzaina, Hegaztizaintzako Mundu Konferentzia, Paris 2020 • 2003-2016: DSM, erruleen espezialista, EMEA eskualdea (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eta EMEA eskualdeko karotenoideen arduraduna, etxeko hegaztien koordinatzailea. • 1998-2003: Roche Bitaminak Frantzia, marketin teknikoa eta erregelamendua. • 1989-1998: Nutreco/Trouw Nutrition France, pentsu-formulazioa, txerrikien zuzendaria eta I+G-ko zuzendaria. • Hezkuntza: Ingeniaritza (Parisko Agronomia Institutu Nazionala), aziendaprodukzioko eta animalien nutrizioko espezializazioa. • Frantzian jaioa



imagen ponente

Cristina MUÑOZ MADERO and.

AEMPS


Albaitaritzan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan diplomaduna Madrilgo Enpresa Erakundeen Konfederazioan (CEOE-CEIM). Animalia txikien klinikan aritu zen lanean, 1990ean Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzian hasi zen arte. Bertan, aholkulari zientifikoa izan da albaitaritzako sendagaien ebaluazioan. 2008 eta 2009 artean, Sendagaien Europako Agentzian (EMA) egin zuen lan «Joint Report on Antimicrobial Resistance focused on Zoonotic infections» proiektuan, beste agentzia europar batzuekin eta Europako Batzordearekin batera. 2004az geroztik, Espainia ordezkatzen du Albaitaritzako Sendagaien Ebaluazioko Europako Batzordean (CVMP). 2014tik Sendagaien eta Terapia Aurreratuen Europako Agentziaren (ADVENT) lantaldeko kidea da, eta terapia aurreratuko sendagaien hainbat jarraibideren garapena koordinatu du. 2017ko urtarriletik, Sendagaien Europako Agentziaren (EWP) eraginkortasuneko lantaldeko presidentea da. Gaur egun, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzian aurreklinikako, klinikako, eta prozedura zentralizatuetako zerbitzuburua da. Horrez gain, mikrobioen aurkakoekiko jarkikortasunen hautespen- eta barreiadura-arriskua murrizteko estrategia- eta ekintza-planaren koordinatzailea da.



imagen ponente

Tommaso PIZZARI prof.

Oxfordeko Unibertsitatea


Aberdeeneko Unibertsitatean graduatu nintzen 1996an (zientzietako unibertsitate batxilerra, 1.a), eta 1999an, etxeko hegazti basatuen sexu-hautespenari buruzko doktoretza bukatu nuen, T. R. Birkhead irakaslearen zuzendaritzapean, Sheffieldeko Unibertsitatean. Erresuma Batuan eta Suedian doktoretza osteko hainbat postu bete ondoren, 2003an Biologiako unibertsitate-irakurle izendatu ninduten Leedseko Unibertsitatean. 2005ean, Zoologiako unibertsitate-irakurle eta unibertsitate-tutoretzako bekadun izendatu ninduten Oxfordeko Unibertsitatean, eta bertan egin dut lan geroztik. 2014an, Bilakaeraren Biologiako irakasle izendatu ninduten. Etxeko hegazti natural zein merkataritzakoen populazioetako sexuhautespena eta ugalketa-portaera ikertzen dut. Kideek zuzendutako 80 artikulu baino gehiago idatzi ditut hainbat argitalpenetan: Nature, Nature Communications, Nature Review Genetics, Current Biology eta PNAS. Honako hauek jaso ditut: Sheffieldeko Unibertsitatearen Patrick & Irwin Packington beka (1996), Animalien Portaera Aztertzeko Elkarteak emandako ikertzaile gazte nabarmenaren saria (2005), Leverhulme Trusten Philip Leverhulme Zoologia saria(2008), eta Londreseko Zoologia Elkartearen zientzietako domina (2014). Aldizkari ugaritako argitalpen-batzordeetan egin dut eta egiten dut lan (esaterako: Scientific Reports; Proceedings of the Royal Society of London, B; Animal Behaviour), bai eta hainbat finantziazio-erakundetako adituen-taldeetan ere (Academy of Finland, NERC, BBSRC).



imagen ponente

Rogelio POZO dk.

AZTI-TECNALIA


Kimika zientzietan doktorea. AZTI zentroan egin du ibilbidea, eta gaur egun bertako zuzendari exekutiboa da. Inbertsore eta ekintzaile ezaguna da nazioarteko funts eta produktuen garapenean, zientzien sektorean, produktuak merkaturatzean (B2B eta B2C) eta elikadura sektoreko enpresetarako negozio estrategiak eta planak garatzean. Elikaduraren sektoreko F4F Capital (20 M €) enpresako bazkide kudeatzailea da. Hainbat erakunde eta enpresatako kontseilukidea da: Basque Culinary Centre Foundation, ELIKA (Elikagaien Segurtasunerako Euskal Agentzia), Aquarium San Sebastian Fundazioa, Euskalit (Kalitatearen Kudeaketarako Euskal Fundazioa) eta MM SL (ostra eta muskuiluen ekoizpena). 8 patente ditu erregistratuta. Ikertzaile gisa 65 ikerketa proiektutan baino gehiagotan eta 32 Europako proiektutan parte hartu du. Gainera, elikaduraren teknologiari eta elikadurari buruzko sei libururen egilea edo egilekidea da. Food Science and Technology International eta International Journal of Food Science & Technology aldizkarien gainbegiratzailea da. Horrez gain, chefen Europako Euro-toques elkartearen kolaboratzailea da prestakuntza ekintzen arloan eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Albaitaritza eta Medikuntza Fakultateko elikadura segurtasunari buruzko masterreko irakaslea. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziako kidea ere bada.



imagen ponente

Bas Rodenburg dk.

Wageningeneko Unibertsitatea


Animalien ongizateko irakaslea da Animaliak Zientzian eta Gizartean Sailean, Utrechteko Unibertsitateko Albaitaritza Fakultatean (Herbehereak). Wageningeneko Unibertsitateko Egokitzapenaren Fisiologiaren Taldeko ikertzaile gonbidatua ere bada. Animalien ongizateko ikerketa eta hezkuntza koordinatzen ditu. Animalien ongizatea ebaluatzeko metodologia hobetzea da Bas Rodenburgen ikerketaren helburua. Portaera-adierazleetan eta - metodoetan zentratzen da nagusiki; bada, animaliei berei «galdetzen» zaie nola bizi dituzten beren bizi-baldintzak. Oilo erruleen lumen mokokatzeari buruzko doktoregoa egin zuen Wageningenen, 2003an, eta geroztik, granjako animalien portaera eta ongizatea landu du batez ere. Gaur egun, ikerketa zabaltzen ari da, eta animalien portaeraren eta ongizatearen kontzeptu orokorragoak ere aztertzen ditu. Etologia Aplikatuko Nazioarteko Elkarteko (ISAE; 2017-2019) presidente da gaur egun. EU COSTHouseNet (2016-2020) ekintza-taldeko presidenteordea da. Txerrien isats-hozkadurak eta oilo erruleen lumen mokokatzea konpontzeko lan egiten du talde horrek. UE COST Action KeelBoneDamage (2016-2020) ekintzan ere parte hartzen ari da, oilo erruleen karinako hezurren haustura ekiditeko konponbideak aurkitzeko lanetan dabilena.



imagen ponente

Alessandro SCOLARI dk.


Albaitaritzan graduatua Parmako Unibertsitatean, 1979an. Hegazti Patologiako espezializazioa, 1988an. Jarduera: 1979- 1988. Osasun-zuzendaria gizentzeko oilaskoen produkzioan aritzen zen hegazti-konpainia batean (ugaltzaileen eta oilaskoen granjak, hiltegia, inkubagailua eta pentsu fabrika). 1988-2012. Albaitaritza Osasuneko zuzendaria Cremonako Albaitaritza Barrutian. Cremonako probintziako Hegaztizaintzako arduraduna. Lombardia eskualdean hegazti-gripea eta salmonelosia aztertzeko lantaldeetan parte hartu du. 2013- 2019. ISO 17025 ziurtagiria duen Vallerana Srl laborategiko zuzendaria, hegaztizaintzako kontrolean (ugaltzaileen, gizentzekoen, erruleen, ehiza-hegaztien, anatidoen eta beste espezie txiki batzuen granjak) eta gizakien eta animalien elikadurako kalitate-kontrolean. Aholkulari-jarduera pribatua sektore berberetan. Poultry Veterinary Study Group for the EU taldeko kide 1981etik aurrera. (PVSG EU) Ordezkari italiarra Bruselan, Federation Européenne pour la Santé Animale et la Securité Sanitaire (FESASS), 2006tik 2011ra. World Veterinary Poultry Associationeko kontseilaria (Italia, 2015etik 2018ra). International Poultry Forum kongresuaren antolatzailea, Cremonan (Italia) 2013tik aurrera. Gaixotasunen epidemiologiari eta hegaztizaintzako patogenoen kontrol-planei buruzko hainbat hitzaldi eta artikulu zientifikoen egilea.



imagen ponente

Bart STOKVIS dk.

Hendrix Genetics


1981-1983 Wageningeneko Nekazaritzako Unibertsitatea, animalien hazkuntza. 1983-1991 Doktorea Utrechteko Unibertsitatean, Albaitaritza Fakultatea. 1991-1992 Albaitaritza-jardun pribatua Assen-Smilden. 1992-1993 Albaitaritza-jardun pribatua Bergen-Gennepen. 1993-1997 Euribriden (British petroleum) zerbitzu teknikoko zuzendaria. 1997-2000 Hyporreko (Nutreco) zerbitzu teknikoko zuzendaria eta MT kidea. 2000-gaur egun EIIko albaitari-zentroaren jabekidea, zuzendarien batzordeko presidentea. 2005-gaur egun Hendrix Genetics Layersen zerbitzu teknikoko zuzendaria. 2017-gaur egun PoultryVetsen jabekidea. 2017-gaur egun VarkensArtsenZuiden jabekidea. Interesak: Hegazti-produkzioa, kudeaketa, biosegurtasuna eta osasuna.



imagen ponente

Rafael SUGRÁÑEZ SERRANO jn.

Agroloma, S.L.


Abere Elikadura eta Produkzioko aholkularia. Titulazioa: Albaitaritzan lizentziaduna UCOn, abere-produkzioan. Ibilbide eta garapen profesionala: 1980an hasi nintzen, lantegiko albaitari gisa, Bioter-Bionaren instalazioetan Úbedan (Jaén). 1983tik 1986ra Formulazioko burua izan nintzen Saprogal-Conagran (Madril). 1987tik 2006ra. Indegasako zuzendaria (pentsuen fabrikazioa) eta APGko (txerri-produkzioa) bazkide zuzendaria Jaénen. 2007az geroztik, Agrolomako bazkide zuzendaria. Abere ekoizpeneko aholkularitza eta zerbitzu teknikoak ematen ditu enpresak, eta hiltegiko abereen hazkuntzan eta ziurtapen ekologikoko pentsuen fabrikazioan aritzen da. Agrolomaren instalazioetan, ziurtapen ekologikoa duten granjak eta pentsu-fabrikak daude. Gehigarri fitogenikoak ebaluatzen ditugu, eta intsektuak ekoizten eta erabiltzen ditugu hegaztizaintzan proteinen ordezko gisa. 1995etik hainbat kongresu, mintegi zientifiko, akademiko eta profesionaletan hitz egin eta parte hartu dut, baita animalien elikadurarekin lotutako aldizkari eta argitalpenetan ere.



imagen ponente

Michele TIXIER-BOICHARD dk.

INRA


Michèle Tixier-Boichard albaitaritzan lizentziatu zen 1981ean, eta urte bereko azaroan sartu zen Frantziako Agronomia Ikerketarako Institutu Nazionalean, Animalien Genetikaren alorrean, Jouy-en-Josas ikerketa-zentroan. Doktorego-tesiak «Txerri-arraza frantsesen hazkundearen joera genetikoen eta karkasaren ezaugarrien estimazioa» izan zuen hizpide, eta 1984an egin zuen. 1985ean ikerlari lanpostu finkoa onartu zuen Genetika faktorialaren Laborategian, hegaztien genetika aztertzeko, P. Mérat-ekin batera. Zientzialari ikertzaile senior mailara igo zuten 1999ko uztailean. Ikergaiak: oiloen errute erritmoa aztertzeko hautapen-esperimentuak, gene nagusien karakterizazio molekularra (lumen koloreen geneak, bereziki), oiloen dibertsitate genetikoaren ebaluazio molekularra, bertako arrazen domestikazio, karakterizazio eta kontserbazioaren genomika. Animalien Baliabide Biologikoen Zentroetako (CRB-Anim, 2012-2022) ikerketa-azpiegiturako eta ikerketa agronomikorako BRCen azpiegitura nazionaleko koordinatzailea. Animalien baliabide genetikoen kudeaketa berritzailerako IMAGE H2020 proiektuko koordinatzailea (2016-2020). Parekoek ebaluatutako 127 artikulu argitaratu ditu eta 12 tesi gainbegiratu. WPSAren adar frantseseko kidea 1989tik. WPSAren Europako Federazioko presidenteorde hautatu zuten 1998tik 2006ra, baita WPSAren munduko erakundekoa ere 2004tik 2016ra. WPC2020ko antolakuntza-batzordeko presidentea; 2020ko abuztuaren 16tik 20ra egingo da Parisen.



Kasu klinikoak

imagen ponente

Ricardo CEPERO BRIZ dk.

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA


Ricardo Cepero Briz Albaitaritzan doktorea da eta, gaur egun, irakasle kolaboratzailea da Zaragozako Albaitaritza Fakultatean. 1980tik, hegaztizaintzan aritu da ia bete-betean, enpresa pribatuan hasieran, eta unibertsitatean gero, irakasle eta ikertzaile gisa, sektoretik inoiz aldendu gabe. Arrautzen eta oilasko-haragiaren kalitatea ikertu du gehienbat, bai eta hegaztizaintzako abereen maneiu eta ongizatearen hainbat alderdirekin batera. Zientzia- eta dibulgazio-lan asko argitaratu ditu, eta hegaztizaintzari buruzko hainbat libururen egilekidea da. Gainera, kongresu zientifiko, konferentzia tekniko eta prestakuntza-ikastaro ugaritan parte hartu du Espainian, Europan eta Latinoamerikan. Hegazti Zientziako Espainiako Elkarteko presidente izan zen 1999 eta 2003 artean.



imagen ponente

Natalia MAJÓ MASFERRER dk.

CReSA


Natàlia Majó Masferrer albaitaritzan doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta europar diplomaduna albaitaritzako patologian (ECVP) eta hegazti-zientzian (ECVPS). Gaur egun, irakasle titularra da UABeko Albaitaritza Fakultateko animalia-osasun eta -anatomiako sailean, eta ikerlari atxikia Centre de Recerca en Sanitat Animal (CReSA) erakundean. Bere lan-ildo nagusiak, hezkuntzan zein ikerketan, animalien patologia dute ardatz; hegaztien patologia, zehazki. UABeko Albaitaritza Fakultateko Albaitaritza Patologiako Diagnostiko Zerbitzuko hegazti-diagnostikoko arduraduna da. Ikerketan, finantzatutako azken proiektuak hegaztien gaixotasun birikoekin daude erlazionatuta: hegaztien bronkitis infekziosoa, Gumboro-ren gaixotasuna eta hegazti-gripea. 94 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta hainbat biltzar eta kongresutan parte hartu du, estatu mailan zein nazioartean. Albaitaritza-patologiarekin lotutako gaiei buruzko 12 doktorego-tesi zuzendu ditu. Hegazti.patologiako prestakuntza-ikastaroak eman ditu enpresetan. Council del European College of Veterinary Pathologists (ECVP) erakundeko eta Hegazti Zientziako Espainiako Elkartearen (AECA) batzorde betearazleko kidea izan da. Avian Pathology aldizkariko editore elkartua da. Infectious Diseases and One Health Erasmus Mundus Nazioarteko Masterreko koordinatzailea da egun.



imagen ponente

Ricardo SERRANO SORO jn.

nutreco


Albaitaritzan lizentziaduna Zaragozako Fakultatean 1978an, Medikuntza eta Osasuneko espezialitatean. 1980an hasi zuen bere jarduera profesionala GENSAko (General de Piensos SA) albaitaritzako merkataritza-zerbitzu teknikoan espezie guztiekin, hegaztizaintzan espezializatuz, eta funtzio horiek gizentzeko oilasko eta erruleen (Yema Dorada) integraziorako arduradun izatearekin bateratu zituen, enpresa beran. NANTAk GENSA eskuratu ondoren, urte luzez ibili zen bi funtzio horiek aldi berean betetzen. SADA sortzearekin batera, integrazioaren arduradun izan zen SADA Norten, SADA Centron gero, jarraian SADA Castilla-Galician eta SADA Catalunyan azkenik. Gaur egun, SADA Taldeko albaitaritzako zuzendari teknikoa da, baita Zaragozako Albaitaritza Fakultateko irakasle elkartua ere, Animalien Patologiako sailean. Laburtuz, 40 urteko esperientzia dauka hegaztizaintzako hainbat alorretan: elikadura, ugalketa, inkubazioa, gizentzea, mikrobiologia, patologia eta akabatzea.



Mahai-ingurua

imagen ponente

José Ignacio BARRAGÁN COS

Galimetría Estadística, S.L.


José Ignacio Barragán Cos albaitaritzan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, 1982an. Geroztik abere-ekoizpenean aritu da, hegaztizaintzan zehazki, eta sektoreko hainbat enpresatan lan egin du, dela elikaduraren alorrean (Roche; Trouw), dela haragitarako oilaskoen integrazioan (Uvesa, Conagra avicultura eta SADA). 2002an aholkulari independente gisa hasi zen, Espainiako, Portugalgo eta Hispanoamerikako hainbat enpresekin. Kongresu ugaritan parte hartu du, eta konferentziak emateko aukera izan du, horietako asko hesteetako osasunaren ingurukoak. Hegazti Zientziako Espainiako Elkartearen (WPSAko adarra) batzorde betearazleko kidea izan da, bai eta orain arteko presidentea ere. Gaur egun, irakasle elkartua da Valentziako Cardenal Herrera CEU Unibertsitateko Albaitaritza Fakultatean, baita Galimetría SL enpresako arduraduna ere (datuen analisian eta enpresen arteko konparaketan aritzen da Espainian eta Hispanoamerikako zenbait herrialdetan).



imagen ponente

Santiago BELLÉS MEDALL

Qualivet


Albaitaritzan lizentziaduna, Zaragozako Unibertsitatean (1984). 1985 eta 1992 artean NANTA Valencian egin nuen lan hegaztizaintzako albaitari gisa, zerbitzu tekniko-komertziala ematen arrautzatarako eta haragitarako hegazti-hazkuntzako bezeroei. SADA Taldean sartu nintzen jarraian, albaitari gisa, eta integrazioko zuzendari ibili nintzen, Galizian hasieran eta Valentzian geroago. Ugalketako, inkubazioko eta gizentzeko arloetan nuen erantzukizuna, urtean 50 milioi oilaskoko bolumenarekin. 2014an, SADA Valenciako eskualdeko zuzendari izendatu ninduten. 2015ean, SADA Taldetik joatea erabaki nuen eta AVINATUR taldean sartu nintzen Hegaztizaintzako zuzendari gisa. 2018. urtetik Hegaztizaintzako zuzendari izan naiz QUALIVETen. Ibilbide profesional horretan, ikastaro eta jardunaldi profesional ugaritan hitz egin dut hainbat gairen inguruan: maneiua, ingurumen-kontrola, elikadura-segurtasuna, animalien ongizatea, osasuna eta biosegurtasuna. PROPOLLOko Batzorde Teknikoan ere parte hartu dut, hainbat arlotako araudiak garatzeko: integrazio-kontratuak, hegaztien osasuna, animalien ongizatea eta antibiotikoen erabilera arduratsua, besteak beste. AECAWPSAren Batzorde Betearazleko kide egin nintzen 2013an eta, orain, elkarteko idazkaria naiz.



imagen ponente

Alberto DÍEZ MICHELENA

ANDA


Geografian lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea), Animalien Ongizaterako teknikaria (Bristoleko Unibertsitatea). 1990 eta 1998 artean Salamancako animalien babeserako zentroa kudeatu zuen eta Gaztela eta Leongo Animalien Babeserako Legea sortu zen lantaldean parte hartu zuen. 1999an granjako eta laborategiko animaliekin lan egiten hasi zen, Royal Society for the Prevention of Cruelty to Animals (RSPCA) erakunde ingelesaren Espainiako ordezkari gisa. 2001ean Eurogroup for Animals legegintza-lobbyan sartu zen (Brusela), granjako eta laborategiko animaliekin lotutako jardueretan espezializatua, Espainiako ordezkaritzaren bidez (Animalien Babeserako Elkarte Nazionala - ANDA), eta horren zuzendaria izan zen 2003tik aurrera. 2005. urtean, gatibutasunean dauden animalia basatien Eurogroup for Animals (EWLA) lantaldean sartu zen eta, urte berean, REMAren (Bestelako Metodoen Espainiako Sarea) zuzendaritza-batzordeko kide egin zen. Espainiako administrazio zentralean egiten diren animalien ongizateari eta espezieen kontserbazioari lotutako lan-bileretara joaten da, sektorearen eta administrazioaren ordezkariekin batera. Eurogroup for Animalseko kide gisa, arlo bereko erkidegoko instituzioen lantaldeetan ere parte hartzen du. Hauek dira bere ardurak: indarrean dagoen araudia betetzen dela kontrolatzea eta ziurtatzea, uneko araudia hobetzea edo araudi berria onartzea, granjako eta laborategiko animalien eta gatibutasunean dauden animalia basatien ongizateari lotutakoa.



imagen ponente

Inma ESTEVEZ OVEJA

Neiker-Tecnalia


Biologian (Zoologia) lizentziaduna eta Etologian doktorea Kordobako Unibertsitatean. Animalien portaera eta ongizateko espezialista. Fauna basatiarekin hasi zuen bere ikerketaildoa, baina guztiz aldatu zuen gero, eta etxeko espezieetan jarri zuen arreta. Suedian eta Frantzian doktorego osteko egonaldiak egin ondoren, Marylandeko Unibertsitatean (AEB) sartu zen irakasle (Full Professor), 2008ra arte. 2008az geroztik, Ikerbasqueko ikerlaria da, eta portaera eta ongizaterako taldearen buru da Neiker-Tecnaliako Abere Ekoizpeneko Sailean. Bere ibilbide emankorrean, ikerketa-proiektu ugari zuzendu ditu gizentzeko oilaskoen eta oilo erruleen portaerari eta ongizateari buruz, baita artikulu zientifiko, tekniko eta dibulgaziozkoak argitaratu ere. Nazioarteko sariak jaso ditu, besteak beste: Marylandeko Unibertsitatearen College of Agriculture and Natural Resourceseko «2002 Junior Faculty Award»; «2003 Hy-Line International Research Award» eta Poultry Science Associationek emandako «2006 Poultry Welfare Research Award». Gaur egun aholkulari zientifiko gisa laguntzen du animalien ongizateko ziurtapen-programetan; American Humane Associationen edo AEBko Humane Farm Animal Caren, kasu. Europan, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) eta Albaitaritza Osasunaren Mundu Erakundearen (OIE) paneletan parte hartu du aditu gisa.



imagen ponente

Pedro Gil Sevillano

Albaitaritzako aholkularia


Albaitaritzan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta 2757 elkargokidezenbakia Madrilgo Albaitarien Elkargo Prestuan. Nuservet SL enpresako albaitaritzako aholkularia eta administratzailea da. Hegazti Zientziako Espainiako Elkarteko (AECA) presidenteordea, World Poultry Science Asociationen (WPSA) Espainiako atala. Prebentziomedikuntza, osasun-politika, zoonosi eta osasun publikoko irakasgaiko irakasle elkartua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Albaitaritza Fakultateko Albaitaritza Osasuneko Sailean, eta, gainera, konferentzia gonbidatuak, praktikak mintegietan, praktikak informatikagelan eta Saileko txandakako ikastaroetako irakaslea. Animalien Ekoizpeneko eta Osasuneko Masterreko irakaslea –Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Agronomiaren, Elikagaien eta Biosistemen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren artekoa–. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Birologiako Masterreko irakaslea. Albaitari zuzendari teknikoa Madrilgo VITIVAL taldean (hegaztien osasunaren defentsarako taldea) eta Cedillo del Condadoko hegaztien osasunaren defentsarako taldeko kidea (Gaztela-Mantxa). Artikuluak argitaratu ditu hegaztiei buruzko aldizkari profesionaletan.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak