Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Egoitza

Kursaal Elkargunea

Obra bitxi honen egilea Rafael Moneo arkitekto ospetsua da, “hondoratutako bi arroka” bezalako beira zeharrargitsuzko bi kubo diseinatu zituen “geografia iraunarazi eta posible zen neurrian, naturala eta artifizialaren arteko armonia azpimarratzeko” saiakera batean.

Eraikuntzak, Mies van der Rohe Europako Arkitektura Garaikideko Saria jaso zuen, Europa mailan ematen den garrantzitsuena. Kursaaleri eman zioten saria haren proiektuaren “izaera bikainagatik” eta “berrikuntza kontzeptual, estetiko, tekniko eta konstruktiboagatik”. Kursaala, Donostia eta Gipuzkoari kongresuak eta aktibitate kulturalak hartzeko azpiegitura moderno eta berritzailea eman dion handinahiko proiektu baten fruitua da.

Donostia/San Sebastián

Donostia nazioarteko biltzar gehien erakartzen dituen Espainiako norakoetako bat da, ICCAren munduko sailkapen baten arabera, eta biltzarkideek ondoen baloratzen duten Euskadiko norakoa, Eusko Jaurlaritzaren 2017ko IBILTUR MICE gogobetetze inkestan. ICCA, MPI, ECM eta SCB erakundeetako kidea da.

Donostia 2018ko Europako norako onena da, TripExpert atariaren arabera, eta denetik eskaintzen du: Kontxako badiaren paisaia ikusgarria (Europako hondartza onena, Tripadvisor atariaren 2018ko Travellers´Choice sarien arabera); esperientzia gastronomikoak, pintxo biretatik edo sagardotegietatik hasi eta goreneko mailaraino, 18 Michelin izarrekin bermatuta; hiritik oinez mugitzeko aukera ematen duten venue eta hotelak, Belle Époque donostiarra gogora ekartzen dutenak; eta milaka urtetako euskal kultura paregabea, bizirik dirauena berezko hizkuntza, kirol eta tradizioekin.

Nola iritsi eta mugitu Donostian

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak