Urriak 16-18, 2019 | Kursaal Elkargunea | Donostia

Argazki lehiaketa

AECA-WPSA VII. ARGAZKI-LEHIAKETA

Ibérica de Tecnología Avícola SAU (Ibertec) enpresak babestuta

Ibertec

Argazki-lehiaketan izena ematea

AECA-WPSAk «HEGAZTIZAINTZA ETA BERE INGURUMENA» VII. argazki-lehiaketa antolatu du, 2019ko urriaren 16tik 18ra Donostian egingo den Hegaztizaintzako LVI. Sinposio Zientifikoaren barruan.

Lehiaketa horren xedea da hegazti-jarduera eta -zientzia hedatzea.

OINARRIAK:

  1. Parte-hartzaileak:
    Hegaztien zale den eta argazkiak ateratzeko zaletasuna duen edonor.
  2. Kategoriak:
    Bi kategoria daude:
    a. Argazkigintza artistikoa: hegaztizaintzarekin eta bere ingurunearekin lotutako irudiak, ikuspuntu artistikotik eginak.
    b. Argazkigintza teknikoa: izaera tekniko nabarmena duten argazkiak, lanbidearen edozein eremutakoak (patologia, maneiua, elikadura, ingurumena, etab.).
  3. Formatua:
    Lanek originalak izan behar dute, tratatu gabeak, koloretan zein zuri-beltzean. Jarraian agertzen den estekaren bidez bidali ahalko dira: argazki-lehiaketan izena ematea Batzorde Antolatzaileak inprimatuko ditu eta laukia jarriko die erakusketarako.

    Neurria: 30 cm x 40 cm x 150 ppp (bereizmena)
    Fitxategiaren gehieneko pisua: 10 Mb
    Formatua: .tiff, .jpg, .png
  4. Lanen aurkezpena:
    Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez kategoria bakoitzean.

    Argazki bakoitza honela identifikatu beharko da:

    • Hasteko, A (artistikoa) edo T (teknikoa) letra larriz idatzi beharko da, zein kategoriatan aurkeztuko den adierazteko.

    • A edo T letraren ondoren, marra jarri behar da.

    • Marraren atzean, argazkiaren izenburua, letra xehez.

    Argazki-lehiaketan izena ematea estekako inprimakia bete beharko da, eta argazkia eskatutako formatuan atxiki. Inprimakia ireki ahal izateko, beharrezkoa da Gmail kontua edukitzea.

    Oharrak:
    «Oharrak» atalean, aurkeztutako argazkien zerrenda jasoko da.
    Saritutako argazkiak aukeratu ondoren kontsultatuko da informazio hori.
  5. Bidalketa:
    Bereziki bidalketa egiteko sortu den inprimakiaren bidez egingo da: argazkilehiaketan izena ematea.

    Horrela bidaltzeko zailtasunen bat egongo balitz, argazkiak eta egilearen dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidali ahalko dira: secretaria@wpsa-aeca.es

    Parte-hartzaileak jakinarazpen bat jasoko du bidalitako dokumentazioa ongi jaso dela jakin dezan.
  6. Aurkezteko epea:
    Entregatzeko epea 2019ko irailaren 23an amaituko da. (Epe luzatua.)
  7. Saritutako argazkiak:
    AECA-WPSA lanen jabe izango da. Beharrezko ikusten dituen helburuetarako erabili ahal izango ditu, eta egileek edozein eskubideri uko egingo diote.
  8. Saritu ez diren argazkiak:
    Kongresua bukatu ondoren, egoitzan bertan jaso ahalko dira.
  9. Sariak:
    Argazkigintza artistikoa:
    - Lehenengo saria – 300,00€
    - Bigarren saria – 200,00€
    - Hirugarren saria – 100,00€

    Argazkigintza teknikoa:
    - Lehenengo saria – 300,00€
    - Bigarren saria – 200,00€
    - Hirugarren saria – 100,00€

    Kategoria bakoitzeko lehenengo saria epaimahaiak aukeratuko du. Epaimahai horrek berak kategoria bakoitzeko 10 argazki aukeratuko ditu, sinposiora joango direnek bi kategorietako 2. eta 3. sariak bozka bidez aukera ditzaten.

    Autore batek ezingo du sari bat baino gehiago irabazi. Halakorik gertatuz gero, balio handieneko saria emango zaio.

    Sarien zenbatekoei dagokien PFEZ atxikipena ezarriko zaie, indarrean dagoen zerga-araudiari jarraikiz.
  10. Epaimahaia:
    Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
    • Enpresa babeslearen ordezkaria.
    • AECA-WPSAko presidentea.
    • Batzorde Antolatzaileko presidentea.
    • AECA-WPSAren Batzorde Betearazleko kide bat.
    • Batzorde Antolatzaileko kide bat.

    Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko aukera du.
  11. Erakusketa:
    Argazkiak kongresuaren egoitzan eta elkartearen webgunean egongo dira ikusgai.
  12. Erabakia eta emaitza:
    Erabakia apelaezina izango da eta sinposioan zehar jakinaraziko da. AECA-WPSAren webgunean argitaratuko da emaitza, eta irabazleei jakinaraziko zaie.

    Hautapen Batzordeak eduki zein kalitate aldetik lehiaketaren oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak ez onartzeko eskubidea du.

Valladolid, 2019ko maiatzaren 31

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babesleak